UKRAINA

Bake iraunkor baterako beste azterketa bat

Ukraina ekialdean menia beste behin ezarri arren, urraketak salatu dituzte. Errusiak gas emaria ireki du Kievek zorrak kitatu ondotik.

Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak ekialdeko Kharkiv eskualdeko base militar bat bisitatu zuen asteburuan.
Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak ekialdeko Kharkiv eskualdeko base militar bat bisitatu zuen asteburuan. SERGEI KOZLOV / EFE

Adrian Garcia -

2014ko abenduak 9

Bi aldeek ziurtatu dute ez dela erasorik izan goizean menia indarrean sartu denetik. "Orain arte ditugun datuen arabera, ez dago borrokarik", adierazi dio matxinoen bozeramaile batek Ria Novosti Errusiako agentziari. Armadak iragarri du bertan behera utzi dituela erasoak, baina ohartarazi du matxinoek eraso eginez gero, erantzun egingo dietela.

Aste honetan elkartzekoak dira bi aldeak Minskeko Protokoloaren aplikazioa eztabaidatzeko. Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak asteburuan esan zuen bilera gaur egitea espero zuela, baina Donetskeko Herri Errepublikaren ordezkariek abenduaren 12a proposatu zuten. Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak gaur adierazi du "datozen egunetan" izango dela bilera hori. ESLA Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundeak bitartekari gisa ariko da, eta "behin betiko" su-eten bat adosteko plan bat eztabaidatuko dute.

Maiatzean Ukrainako hego-ekialdean gerra hasi zenetik konponbidea bilatzeko egindako ahalegin serioena izan da orain arte Minskeko Protokoloa, baina, hala eta guztiz ere, borrokek ia bere horretan jarraitu dute. Irailaren 5ean sinatu zuten Ukrainak, Donetskeko eta Luhanskeko herri errepublikek, Errusiak eta ESLAk.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Adrian Garcia

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna