'macron legea'

"Desblokeatzea" da formula

Igande gehiagotan saltokiak irekitzea, zenbait lanbide liberalizatzea eta autobus garraioari trabak kentzea proposatu du Frantziako Gobernuak. Bruselari egindako keinu bat da 'Macron legea'.

Emmanuel Macron Frantziako Ekonomia ministroa, atzo, bere izena daraman legea aurkezten.
Emmanuel Macron Frantziako Ekonomia ministroa, atzo, bere izena daraman legea aurkezten. LIONEL BONAVENTURE / EFE

Miren Garate-Iker Aranburu -

2014ko abenduak 11

Igandetan saltokiak irekitzeko aukera zabaltzea, hainbat sektore liberalizatzea —Justiziaren alorrekoak gehienak— eta enpresa berrien sorrerari "trabak" kentzea jasotzen du Hazkunde eta Jarduerarako legeak. Macron legea izenez bataiatu dute, Emmanuel Macron Ekonomia ministroaren (PS) ekimena baita. Aurka daude sindikatuak, neurriek eragiten dieten sektoreak eta baita alderdi sozialistako hainbat kide ere. Patronalak, berriz, egitasmoa babestu du.

Saltokiak urtean bost igandetan ireki daitezke egun, eta lege berriarekin, hamabira zabaldu nahi dute aukera. Era berean, "nazioarteko turismo gune" gehiago sortzeko aukera izango du gobernuak. Horietan, asteko zazpi egunetan ireki ahalko dituzte dendak; gauerdira arte, zenbait tokitan. Tren geltoki handietako saltokiek ere aukera izango dute igande eta jaiegunetan irekitzeko.

Manuel Valls lehen ministroak azaldu duenez, neurri sorta horrekin herrialdea "desblokeatzeko" baliabideak eskaini nahi dituzte. "Mundu guztiak onartu behar du ondo funtzionatzen ez duena aldatzea".


 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna