palestina

Zigorrik gabe gera daitekeen beste hilketa bat

Israelgo soldadu batek fusilarekin bularrean kolpe bat emanda hil da Ziad Abu Ein ministro palestinarra. Olibondoak landatzen ari zen.

Bi palestinar gaur goizean Ziad Abu Einen gorpua eramaten. /
Bi palestinar gaur goizean Ziad Abu Einen gorpua eramaten. / Alaa Badarneh/Efe

Xabin Makazaga -

2014ko abenduak 10

Ziad Abu Ein Palestinako Aginte Nazionaleko goi karguduna da erasoan hildakoa, Maan berri agentziak jaso duenez. Iturri beraren arabera, protesta batean parte hartzen ari zen eta bularrean kolpea jaso du. Israelgo soldaduek inguruan jaurtitako malko gasen eragina ere jasan du. Ramallah hiriko ospitalera eraman dute, eta han hil da.


 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna