katalunia independentziara bidean

"Harremanak areagotzea" adostu dute Masek eta Junquerasek

Bilera egin dute Generalitateko presidenteak eta ERCko buruak.

Junqueras eta Mas, ERCko buruak bere proposamena aurkeztu zuen ekitaldian. /
Junqueras eta Mas, ERCko buruak bere proposamena aurkeztu zuen ekitaldian. / TONI GARRIGA/EFE

Berria -

2014ko abenduak 10

ERCk ohar baten bidez jakinarazi duenez, Oriol Junqueras alderdiko burua itxaropentsu irten da bileratik: "Elkar ulertzeko modua aurkituko dugu independentzia posible egin eta herrialde justuago bat eraikitzeko".

Hurrengo egunetan eragile politiko, ekonomiko eta sozialekin bilerak egitea adostu dute, haien iritzien berri izan eta "etorkizuna Kataluniako herritarren esku" uzteko helburuarekin.

Masek eta Junquerasek azaroaren 9ko galdeketaren ondorenerako proposamenak aurkeztu berri dituzte. Kataluniako hauteskunde plebiszitarioetarako ahalik eta proposamen subiranista zabalena eskatu du Junquerasek, independentzia nahi duten guztiek bat egiteko modua izan dezaten. Masek, berriz, zerrenda bakarra osatzeko eskatu die alderdi independentistei, behin bakarrik aurkeztuko liratekeen hautagaiekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna