ebola

Senda-agiria jaso du ebola izan zezakeelakoan erietxeratuta zegoen nafarrak

Ez du sintomarik agertu. Madrilgo Carlos III.a ospitalean zegoen.

Nafarroako kooperantearen anbulantzia erietxera sartzen, azaroaren 21ean. /
Nafarroako kooperantearen anbulantzia erietxera sartzen, azaroaren 21ean. / SERGIO BARRENETXEA/EFE

Berria -

2014ko abenduak 11

Ospitalean zaintzapean izan den 21 egunetan ez du sintomarik agertu. Horregatik, "arriskutik kanpo" dagoela adierazi du Espainiako Osasun Ministerioak.

Azaroaren 21ean eraman zuten Malitik Madrilera Mugarik Gabeko Medikuen boluntarioa. Ebola duten eriak artatzen ari zen Bamakon, Maliko hiriburuan. Injekzio bat jartzen ari zela bere burua ziztatu zuen, eta arrisku maila handiko pazientetzat jo zuten.

Espainia "ebolarik gabeko herrialdea" da egun, Osasunaren Mundu Erakundeak abenduaren 2an esan zuenez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna