Zinema

Euskal zinemak 130.000 ikusletik gora bildu ditu aurten

Lasa eta Zabala filmak 72.000 ikusle izan ditu zortzi astetan eta 50.000 lagunek baino gehiagok ikusi dute Loreak.

Loreak Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten. /
Loreak Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten. / BERRIA

Berria -

2014ko abenduak 11

Ibaia Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak 2014. urtea Euskal Herrian egindako zinemarentzat "handia" izan dela nabarmendu du ohar baten bidez, eta "bereziki, euskaraz filmatutako pelikulentzat". Izan ere, Ibaiak emandako datuen arabera, Pablo Malok zuzendutako Lasa eta Zabala filmak 72.000 ikusle izan ditu urriaren erdialdean areto komertzialetan estreinatu zutenetik. Hain zuzen ere, Aupa Etxebeste! filmak (Asier Altuna eta Telmo Esnal) 2005ean lortutako ikusle kopurua berdindu du Maloren filmak.

Bestetik, Loreak filmak (Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga) 50.000 ikusle baino gehiago izan ditu zinema aretoetan orain arte egin dituen sei asteetan. Loreak Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten eta orduz geroztik bidea egin du nazioarteko hainbat jaialditan: London Film Festival, Zurich Film Festival, Tokyo International Film Festival...

Datu on horiek azken urteetan "lortutako egonkortasunaren emaitza" dira Ibaiaren iritziz, baina sektorea bultzatzeko bestelako neurriak behar direla agertu du: "Begia etorkizun gertu batean jarrita eta gure pelikulen finantzazio iturri ezberdinak jasaten ari diren murrizketak kontuan izanda, kultura, ekonomia eta gizartearen ikuspuntutik sektore estrategiko baten alde apustu irmo eta segurua egiteko funtsezko unea dela deritzogu".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna