Mundua

Klima aldaketari buruzko goi bilera luzatu egin dute akordioa lortzeko ahaleginean

Kyotoko Protokoloaren oinordekoa izango den akordioa hitzartu beharko lukete datorren urtean Parisen, eta haren oinarriak ezartzea da gaur amaitzekoa den Limako bileraren helburua. Negoziazioak, ordea, ez atzera ez aurrera daude.

Klima aldaketari buruzko goi bilera ari dira egiten Liman. PAOLO AGUILAR / EFE
2014ko abenduaren 13a
09:30
Entzun

Bart gauean amaitzekoa zen klima aldaketari buruzko Limako goi bilera, akordiorik lortzeko ezintasunaren aurrean, baina, elkarrizketak luzatzea erabaki dute antolatzaileek, eta orduotan bilduta jarraitzen dute munduko potentzia nagusietako ordezkariek, datorren urteko Parisko goi bilerarako oinarriak adosteko ahaleginean.

Ekonomikoak dira oztopo nagusiak NBEko klima aldaketarako ordezkari Manuel Pulgar-Vidalek azaldu duenez. "Finantzaketaren inguruko auzietan ez dugu akordiorik lortu".

Horiek hala, eta nolabaiteko urratsak egite aldera, Pulgar-Vidalek eskatu die goi bilerako antolatzaileei testu laburrago bat osatzeko, "soilik oinarrizko puntuak" jasoko dituena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.