JAPONIA

Abek gobernuan ez du aldaketarik egingo, Japoniako bozak irabazi ostean

Duela bi urte abiatutako politika ekonomikoak berresteko deitu zuen bozetara Shinzo Aberen gobernuak, eta 2012an baino bi ordezkari gutxiago eskuratu ditu.

Shinzo Abe, hauteskundeetan nagusitu ostean.
Shinzo Abe, hauteskundeetan nagusitu ostean. Kimimasa Mayama / EFE

Berria -

2014ko abenduak 15

Japoniako Legebiltzarrerako aurreratutako hauteskundeak egin dituzte, ganberako 475 ordezkariak aukeratzeko. Besteak beste, lehen ministroa aukeratu eta aurrekontuak onartzeko eskumenak ditu ganberak. Shinzo Abe egungo lehen ministro eta ALD Alderdi Liberal Demokratako hautagaia zen faboritoa, eta hark irabazi ditu bozak, 291 ordezkari lortuta; orain arte baino bi gutxiago.

Japoniako Alderdi Demokratak 73 ordezkari lortu ditu, 2012ko bozetan baino 11 gehiago. Berrezarkuntzaren Alderdia izango da hirugarren indar politikoa parlamentuan.

Hauteskundeen ondorengo bileran, ALDeko kargu nagusiek gobernuan jarraitzea adostu du alderdiko zuzendaritzak; besteak beste, Sadakazu Tanigaki ALDeko idazkari nagusi eta presidente ohiak jarraituko du gobernuan. Abenduaren 24an berretsiko dute Abe presidentetzan.

Legealdiaren erdian egon arren, hauteskundeak aurreratzea erabaki zuen Abek, apirilean kotsumoaren gaineko zerga igo ostean Japoniako ekonomia atzeraldi teknikoan sartu zelako.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna