TURKIA

Turkiak 31 lagun atxilotu ditu, kazetariak asko, Gulen mugimenduaren aurkako operazioan

"Estatu paralelo bat" izatea egotzi dio AKP Recep Tayyip Erdogan Turkiako lehen ministroaren alderdiak Fethullah Gulen predikatzaile islamistaren inguruko mugimenduari.

Ekrem Dumanli Zamam egunkariko edizio arduraduna, atxilotuta daramatela.
Ekrem Dumanli Zamam egunkariko edizio arduraduna, atxilotuta daramatela. Selahattin Sevi / Zaman

Berria -

2014ko abenduak 15

Kazetariak eta poliziak dira atxilotuetako gehienak. Besteak beste, Ekrem Dumanli Zamam egunkariko edizio arduraduna eta Hidayet Karaca Samanyolu komunikazio taldeko presidentea atxilotu dituzte; Gulen mugimenduaren gertukoak dira bi hedabideak.

Hamahiru eskualdetan egin dituzte atxiloketak, eta kritika ugari jaso ditu Turkiako Gobernuak. "Ikusten ari garen prozesua ez da demokrazia batean ikusten. Estatu kolpe bat da", esan du Kemal Kilicdaroglu CHP Alderdi Errepublikar Popularreko buruak.

Europako Batasunetik eta Ameriketako Estatu Batuetatik ere heldu zaizkio kritikak Turkiako Gobernuari. AEBek eskatu diote errespeta ditzala prentsa askatasunaren "oinarrizko balioak". EBk, berriz, ohartarazi du atxiloketak "bateraezinak" direla informazio askatasunarekin, eta printzipio hori "demokraziarako funtsezkotzat" jo du.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna