BIDE AZPIEGITURAK

AP-1 errepideko irregulartasunen harira, inputatu gisa deklaratzera

Epaileak tramiterako onartu du Agustin Zugasti, Juan Bautista March eta Juan Fernandezen aurka Gipuzkoako Aldundiak jarritako salaketa.

Bidegiren egoitza, Zarautzen.
Bidegiren egoitza, Zarautzen. Gorka Rubio / Argazki Press

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2014ko abenduak 15

Kasua 2011koa da, eta AP-1 autobideko lanei dagokie. Gipuzkoako Diputazioaren arabera, eraikitzaile batzuekin kontratua sinatu zuten lanak egiteko, eta ordaindu ere bai, baina orain egiaztatu dute egin gabe daudela lanak. Hiru pertsonaren aurka jo du diputazioak: Bidegiren arduradun ohia da bat, eta beste biak eraikuntza enpresetako ordezkariak dira. Bi delituren erantzuletzat jotzen ditu diputazioak: diru publikoa bidegabe erabiltzea eta dokumentuak faltsutzea. Egin gabeko lanengatik 3,4 milioi ordaindu zituztela salatu du aldundiak.

Naiz-ek eta Euskadi Irratiak jakinarazi dutenez, Azpeitiko Epaitegiak tramiterako onartu du aldundiaren salaketa, eta inputatu gisa deklaratu beharko dute hiru auzipetuek. Zugastik eta Marchek urtarrilaren 29an deklaratuko dute, eta Fernandez de Landak, berriz, 30ean.

Deskargako obretako lur soberakinak nora eraman aztertzen hasi ziren urte hasieran, eta aukeren artean Basagoitiko biltegia atera zen; AP-1 autobideko lanetarako erabilia zuten. Likidazioko paperen arabera, ia betea zegoen biltegia: %99,78. Azterketa egin zuten, hala ere, lur gehiago eramatea posible ote zen ikusteko, eta orduan azaleratu zuten agirietan adierazi baino lur gutxiago zegoela. Otsaila zen. Salaketaren berri ematean, Aldundiak azaldu zuen ikerketa gehiago eskatu zituela hori baieztatzeko, eta azkenak berretsi duela: esandakoa baino lur gutxiago dago. Kasik erdia falta da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna