MUNDUA

Pakistango eskola militar baten aurkako erasoa 136 hildakorekin amaitu da

500 bat ikasle eta irakasle atxiki dituzte talibanek Peshawarren, Pakistan iparraldean. Hildako gehienak haurrak dira.

Hildakoen senideak eta larrialdi zerbitzuetako langileak, gorpuei begira. /
Hildakoen senideak eta larrialdi zerbitzuetako langileak, gorpuei begira. / Arshad Arbab/Efe

Berria -

2014ko abenduak 16

Talibanek burutu dute erasoa. Goizeko 09:00etan Peshawarko eskola militar batean sartu dira sei taliban, soldaduz jantzita eta armak eskuan. Pakistango armadak bost ordu behar izan ditu egoera kontrolpean hartzeko, eta albiste agentzien arabera, hildakoez gain, 100dik gora zauritu daude.

Pakistango armadaren eskola bati egin diote eraso talibanek, eta bertan zeuden 500 bat lagun atxiki dituzte, agintari militarrek jakinarazi dutenez. Hildako gehienek haurrak dira. Pakistango Armadak jakinarazi du erasoa egin duten sei talibanak hil egin dituztela. 

Lekukoek azaldu dutenez, tiroketak entzun dira ikastetxe barruan. Armadak ingurtatuta izan du eraikina, Ahmed Ali armadako bozeramaileak azaldu duenez. TTP Pakistango taliban talde nagusiaren bozeramaile Muhammad Khorasanik erasoa aldarrikatu du, eta jakinarazi du ikasle nagusiagoei tiro egiteko agindua dutela, baina ez umeei.

Erasoa gaitzetsi du Nawaz Sharif Pakistango lehen ministroak, eta ziurtatu du ez dituztela erasotzaileak "barkatuko".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna