EKONOMIA

Basauriko Edesa zabalduko du CNAk, baina iraungitze datarekin

2015eko lehen hiruhilekoan, termoen ekoizpena abiatuko du talde katalanak Bizkaian, baina urtea amaitu aurretik, jarduera hori Gipuzkoara ekarriko du. 40 lanpostu sortuko ditu negozio lerro berriak.

Edesako langileak, agerraldi batean, urte hasieran. /
Edesako langileak, agerraldi batean, urte hasieran. / Miguel Toa/Efe

Xabier Martin -

2014ko abenduak 16

CNA Group taldeak hilabete gutxi barru irekiko du Edesako lantegia. Catak Fagor etxetresnen marka ireki zuen, eta gaur jakinarazi du Basauriko lantegia datorren urteko lehen hiruhilekoan zabalduko duela. 40 langilerekin hasi dira, eta 2015 urte amaierarako produkzioa beste lantegi batera eramatea espero dutela iragarri du ohar batean.

Bideragarritasun Planean lehen urtean 60.000 unitate ekoiztea espero dute. Aurreratu dute, ordea, katalogoa arrazionalizatu behar dutela eta horrek eskainiko dituzten produktuak murriztea ekarriko duela. 

Fagor berriak jakinarazi duenez, bi dira lantegiaren irekieraren helburuak. Batetik, produkzio lerroen egoera neurtzea eta bestetik komertzial arloan "lehenbailehen" abiatzea. "Azken hilabeteetan marketin eta salmenta arlotako hogei laguneko lan talde bat aritu da lanean termoen salmenta prestatzeko", dio oharrean.

Bigarren fasean produkzioa, beste lantegi batera

Edesa termoen produkzioaren abiatzea bi fasetan banatu dute. Aipatutako lehenengo hori Basaurin izango da. Bigarrenerako, baina, produkzioa Euskal Herriko beste lantegi batera eramatea aurreikusten dute. Bi arrazoi eman dituzte horretarako. Basauriko lantegiak inbertsio handiak eskatzen dituela diote, eta horiei ezin dietela aurre egin, eta produkzioaren jaitsieraren ondorioz, Basauriko lantegiaren alokairu eta mantenu gastuak handiegiak direla.

Azaro amaieran Edesako behargin ohiek antolatutako manifestazioan ehunka lagunek Cata konpainiari eskatu zioten lantegia berriz ere Basaurin irekitzeko, horixe delako Edesaren "toki naturala". Basauri, Etxebarri, Arrigorriaga eta Galdakaoko alkateek ere parte hartu zuten manifestazioan.

Lantegiak, leku batean

"Fagor Etxetresnak erosi zuenetik CNA Groupen asmoa izan da enplegua sortzea, produkzioa Euskal Herrian mantentzea eta berritzea. Horretarako CNA Groupek beharrezkoa ikusten du dituen jardueren jasangarritasunaren, lehiakortasunaren eta eraginkortasunaren alde egitea, produkzio zentroen zatiketan saihestuz eta lantegiak leku batean bilduz, beti ere Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan", argudiatu dute oharrean.

Basauriko Edesaren lantegiak 65 urte baino gehiago daramatza termoak ekoizten, Fagor Confort-en barruan. CNA Groupek dio Edesa markaren alde apustu egingo duela, bezeroak eta nazioarteko merkatuan zuen izen ona berreskuratzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna