AHT

Atxondo eta Abadiño arteko AHTren obren lizitazioa onartuko du etzi Madrilek

EAJk Espainiako Kongresuan duen eledun Aitor Estebanen kritikei erantzunez egin du iragarpena Rajoyk, eta ukatu du Urkulluren eskaerei "entzungor" egiten ari dela.

AHTren lanak Zizurkildik gertu.
AHTren lanak Zizurkildik gertu. Juan Carlos Ruiz / Argazki Press

Berria -

2014ko abenduak 17

"Ni beti ahalegintzen naiz beharrezkoak diren urratsak egiten. Beti da posible akordioak lortzea, baina horretarako beharrezkoa da bi aldeen elkarlana", nabarmendu du Mariano Rajoyk gaur, AHTren obren lizitazioaren inguruko iragarpena egitearekin batera.

Estatutuekiko "intsumitu" izatea egotzi dio Aitor Estebanek gaur Kongresuan egindako saioan, eta haren kritikei erantzunez egin du iragarpena Rajoyk, alegia, arazorik ezean, etzi onartuko duela Ministroen Kontseiluak Atxondo eta Abadiño arteko lanen lizitazioa —116 milioi euroko kostua izango dute—. Horretaz gain, Arrasate eta Bergara arteko lanak —158 milioiko kostua dute— dagoeneko lizitatu direla ere nabarmendu du.

Abiadura Handiko Treneko lanez gain, Forondako aireportua ere izan du hizpide Espainiako Gobernuko presidenteak. Haren esanetan, haren kudeaketa "egokia" da, "eta horren froga da datuek hobera egin dutela".

Zergei dagokienez, berriz, adostasunera heltzeko "ahaleginetan" ari direla esa du Rajoyk, eta gauza bera egiteko eskatu dio Jaurlaritzari: "Ez da egia eskaerei entzungor egin diedala".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna