EKONOMIA

Euskal patronalek ez dute lortu euretako bat CEOEko buruzagitzan jartzea

Joan Rosellek berriro irabazi du Espainiako patronalaren presidentetza, Antonio Garamendi getxoztarrari 33 botoen aldea aterata.

Rosell eta Garamendi, elkar besarkatzen.
Rosell eta Garamendi, elkar besarkatzen. Emilio Naranjo / EFE

Xabier Martin -

2014ko abenduak 17

Antonio Garamendi (Getxo, 1958) CEOE Espainiako patronalaren presidente izateko hautagaiak aldeko 312 boto jaso ditu, eta Juan Rosell egungo presidenteak, berriz, 345. Hala, karguan jarraituko du beste lau urtez Rosellek.

Antonio Garamendi (Getxo, 1958) energia sektorean aritutakoa da, eta ibilbide luzea du enpresaburu elkarteetan. Gaur egun, Cepyme Espainiako enpresa txiki eta ertainetako elkarteko burua da, eta CEOEn energia batzordeko burua da. Confebaskek iragarri zuen Garamendiren alde egingo zuela bozketan.

Bozketa aurretik eginiko adierazpenetan, Garamendik azaldu du bere asmoa ez zela Rosell kargutik kanporatzea, bera presidente izatea baizik. Esan du jende asko ordezkatzen duela eta bere mezua aldaketan, berrikuntzan, parte hartzean eta independentzian oinarritzen dela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna