EKIALDE HURBILA

Palestinaren onarpenaren uholdeari batu zaio Europako Parlamentua

Aurrerapauso sinbolikoa da ebazpena, ez baititu EBko herrialdeak Palestinako Estatuaren alde egitera behartzen. Gehiengo osoz onartzeko, testuaren edukia leundu behar izan dute.

Federica Mogherini EBko diplomaziaburua, Europako Parlamentuan, Palestinako auziari buruz hitz egiten. /
Federica Mogherini EBko diplomaziaburua, Europako Parlamentuan, Palestinako auziari buruz hitz egiten. / P. Seeger/Efe

Adrian Garcia -

2014ko abenduak 18

"Palestinako Estatuaren aitortza eta bi estatuen irtenbidea babesten dugu, eta uste dugu hori bake prozesuen garapenaren eskutik joan daitekeela", dio Europako Parlamentuak onartutako testuak. Halaber, Federica Mogherini Europako Batasuneko diplomazia buruari galdegin diote susta dezala Palestinaren aitortza EB osoan.

Europarlamentariek "kezka larria" azaldu dute ekialde hurbileko indarkeria mailaren aurrean. Zenbait lekutan indarkeria mailak gora egin duela-eta, ohartarazi dute Israelen eta Palestinaren artekoa "gatazka erlijioso" bilakatzeko arriskua dagoela.

Hortaz, alde guztietako ordezkari politikoei eskatu diete elkar lan egin dezaten indarkeria giroa hozteko: "Bitarteko ez biolentoak, giza eskubideekiko errespetua eta zuzenbide humanitarioa modu bakarra dira israeldarren eta palestinarren artean bidezko irtenbide iraunkor bat lortzeko".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna