KOLONBIAKO BAKE PROZESUA

Santosek dio FARCen su-etena "opari on bat" dela, baina "arantzak" dituela ohartarazi du

FARCek alde bakarreko su-etena iragarri du. Bake elkarrizketak hasi zituztenetik lehen aldia da gerrillak su-etena mugagabea dela zehazten duena.

Bake negoziazioen testuinguruan, elkarrizketetan parte hartu duten biktimen azken taldeak eginiko agerraldia.
Bake negoziazioen testuinguruan, elkarrizketetan parte hartu duten biktimen azken taldeak eginiko agerraldia. Ernesto Mastrascusa / EFE

Berria -

2014ko abenduak 18

FARC-EP Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak su-eten mugagabea iragarri du. "Meniak irautea nahi dugu, baina amaitutzat emango genuke indar publikoek gure azpiegiturei eraso egiten badiote", azaldu du gerrillak ohar batean. Abenduaren 20ean, larunbatean, sartuko da indarrean. Lehen aldia da FARCek bake prozesu batean alde bakarreko menia mugagabe bat ezartzen duela.

Kolonbiako Gobernuak, bere aldetik, ontzat eman du iragarpena, nahiz eta ohartarazi duen ez duela onartuko kanpoko ikuskatzaileek menia gainbegiratzeko baldintza. Arrosa batekin alderatu du su-etena Juan Manuel Santos presidenteak. "Opari on bat" izan arren, "arantzaz beteta" dagoela ohartarazi du. Gobernuaren nahia "zurtoinetik arantzak kentzea" dela gaineratu du.

2012an bake elkarrizketak hasi zituztenetik, hirugarren aldia da FARCek aldebakarreko su-etena ematen duela, baina lehen aldia da mugagabetzat jotzen duela. Negoziazioak azken txanpan sartu direla adieraz lezake horrek. Aurtengo elkarrizketa zikloak amaitutzat eman zituzten atzo.

Luciano Marín Arango Ivan Marquez-ek irakurritako adierazpenean, gerrillak nabarmendu du datozen hilabeteak "funtsezkoak" izango direla: "Jokalekua ez da edozein. Orain edo inoizaren jokalekua da".

Hilaren 10ean berrekin zieten Kolonbiako Gobernuak eta FARCek elkarrizketei, Ruben Dario Alzate jeneralaren bahiketaren ondoren Kolonbiako Gobernuak bake elkarrizketak eten ostean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna