DIMISIOA

Espainiako fiskal nagusi kargutik dimisioa eman du Eduardo Torres-Dulcek

Arrazoi pertsonalak argudiatu ditu kargua uzteko. Besteak beste Kataluniako galdeketaren auzian, desadostasunak izan ditu Espainiako Gobernuarekin.

Eduardo Torres-Dulce.
Eduardo Torres-Dulce. Zipi / EFE

Berria -

2014ko abenduak 18

Dimisioaren berri eman dio Espainiako Gobernuari, Carlos Lesmes Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko presidenteari eta Errege Etxeari. Hiru urte eman ditu karguan.

1985etik 1999ra Auzitegi Konstituzionaleko fiskala izan zen, 1996tik 2000ra Fiskaltzako idazkaritza teknikoko burua, 2000an Fiskaltzaren Kontseiluko kide izendatu zuten eta urte beretik Goreneko fiskala izan zen 2011ra arte.

Desadostasun ugari izan ditu gobernuarekin, fiskalak Justizia Ministerioarekiko izan beharreko autonomiaren inguruan. Baina Kataluniaren etorkizun politikoari buruzko galdeketaren ostean hartu beharreko neurrietan izan ditu desadostasunak gobenrnuarekin nahiz Kataluniako fiskalekin.

Kataluniako Auzitegi Nagusiko fiskalek uko egin zioten Artur Mas eta haren gobernukideak inputatzeari, Torres-Dulceren irizpidearen kontra. Masen kontrako kereila aurkezteko epeetan izan zituen tirabirak gobernuarekin.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna