'CAN auzia'

PSN "prest" dago CANen ikerketa batzordearen sorrera babesteko

EH Bilduk, Ezkerrak eta Geroa Baik batzordea eratzeko proposamena erregistratu dute gaur.

Ustelkeriari buruzko ponentzia, gaur. /
Ustelkeriari buruzko ponentzia, gaur. / Ińigo Uriz/Argazki Press

Berria -

2014ko abenduak 19

Hiru alderdien proposamena astelehenean aztertuko du bozeramaileen mahaiak, eta asteartean bozketa egingo dute osoko bilkuran, EH Bilduk jakinarazi duenez. "CAN auzia aztertu eta argitu dadin" nahi du koalizioak; horregatik proposatu du "behin eta berriro" kutxa ikertzea.

Azaldu duenez, hirutan proposatu du Nafarroako Parlamentuan CANen gaineko ikerketa batzorde bat sortzea, baina UPNk, PSNk eta PPk ez dute eskaera babestu. Gaur, ordea, ustelkeriari buruz egin duten ponentzian, Santos Cerdan PSNko antolakuntza idazkariak esan du proposamenari baietz esango diotela. “PSNk urte hauetan kaleak hainbatetan eskatutakoari azkenean kasu eginen diola ematen du”, esan du Bakartxo Ruiz bozeramaileak.

Ponentziaren ondotik, PSNk bilera egin du arratsaldean, eta ikerketa batzordea eratzeko proposamen bat egitea adostu duela jakinarazi du. Ondoren, ordea, argitu du ez duela proposamenik egingo, baina "prest" dagoela gainerako alderdiek aurkeztutakoak babesteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna