AEB-ak

Gizonezko batek New Yorkeko bi polizia hil eta bere buruaz beste egin du

Poliziak azken hilabeteeta hildako hiritar beltzengatik mendekatuko zela iragarri zuen erasotzaileak sare sozialetan.

New Yorkeko poliziaburua hilketari buruzko azalpenak ematen.
New Yorkeko poliziaburua hilketari buruzko azalpenak ematen. John Taggart / EFE

Berria -

2014ko abenduak 21

"Tirokatu eta hil egin dituzte inolako abisurik gabe. Hilketa izan da. Uniformea zeramatelako hil dituzte",  gaitzetsi du New Yorkeko Polizia Departamentuko buru William Brattonek.

Iturri ofizialen arabera, erasotzailea arma eskuan zuela gerturatu zen bi polizien autora eta tiro egin zien. Ondoren bere buruaz beste egin zuen.

Bi poliziak erietxera eraman zituzten, baina tirokatuak izan eta ordu gutxira hil ziren. 2011ko atentatuetatik, New Yorken, tiroz hiltzen dituzten lehen bi poliziak dira atzkoak.

Tiroketa baino hiru ordu lehenago bere bikotekia hiltzen ere saiatu zen erasotzailea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna