Tunisia

Trantsizioa bukatuko du

Essebsik irabazi ditu Tunisiako presidentetzarako hauteskundeak. Nida Tunis alderdi sekularrak boterea segurtatu du garaipenarekin.

Essebsi, botoa eman ostean, jarraitzailez inguratuta.
Essebsi, botoa eman ostean, jarraitzailez inguratuta. STR / EFE

Mikel Rodriguez -

2014ko abenduak 22

Alde txikiarekin, baina Beji Caid Essebsirentzat izango litzateke garaipena lehen emaitzen arabera. Moncef Marzukek, aldiz, botoen %43,9 eta %45,5 artean bereganatuko lituzke.

Parte hartzea nahiko txikia izan da presidentetzarako hauteskundeetarako bigarren eta azken itzulian, %14koa soilik, lehen orduetan. Hala ere, azaroaren 23an egindako lehen itzuliarekin alderatuta, lau puntu egin du gora bozkatzera joan den jendeak.

Bestalde, eta liskarrak saiheste aldera, Gobernua 90.000 polizia eta militar jarri ditu bozkalekuak eta kaleak zaintzen. Hala ere, eta iturri ofizialen arabera, pertsona bat hil da atentatu saio batean.

Joan den hileko lehenbiziko itzulian muturreko bi hautagai irten ziren garaile. Alde batean, Beji Caid Essebsi faboritoa, Nida Tunis koalizio sekularreko burua; bestean, Moncef Marzuki, trantsizioan behin-behineko presidente aritu dena. Bere burua sozialdemokrata gisa definitu arren, kutsu eskuindar eta erlijioso nabarmena du Marzukik, eta herrialdeko alderdi islamista nagusien babesa dauka; tartean, Ennahda alderdiarena, zeina Ben Aliren gainbeheran nagusitu zen.

Zentroko eta ezkerreko indarrak lehiatik kanpo geratu ziren lehenbiziko itzulian. Haietako batzuek Essebsi babestu dute bigarrenean, baina errezelo handia eragiten duen pertsona da: Ben Aliren garaitik botereguneen inguruan ibili ohi da era batera edo bestera, uneko interesen arabera.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna