EBOLA

Ez du ebola Donostiako ospitalean artatutako pazienteak

Arrasateko 44 urteko gizonezko bat artatu dute, gaitz hori izan zezakeelakoan.

Donostiako ospitalea.
Donostiako ospitalea. Gorka Rubio / Argazki Press

Berria -

2014ko abenduak 22

Duela hamar egun itzuli zen Sierra Leonatik. Osakidetzak jakinarazi duenez, atzo arratsaldean aktibatu zuten protokoloa, eta gizona "klinikoki egonkor" dago. Goizaldean eginiko probek azaleratu dute gizonak ez duela birusa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak "lasaitasun mezua" zabaldu nahi izan du, argudiatuz protokoloa funtzionatzen ari dela, lehen arretan nahiz larrialdi zerbitzuetan eta erietxeetan. Halaber, eskerrak eman dizkie osasun langileei, "erantzun ona" eman eta "profesionaltasunez eta konpromisoz" jarduteagatik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna