MUNDUA

Internet sarearen "itzalialdi" bat nozitu du Ipar Koreak

Sony etxeak jasandako eraso zibernetikoaren ondorioz piztutako polemikaren ostean egin diete eraso Ipar Koreako webgune nagusiei.

Kim Jong-Un, hainbat soldadurekin ordenagailu bati begira,  apirilean.
Kim Jong-Un, hainbat soldadurekin ordenagailu bati begira, apirilean. KCNA / EFE

Berria -

2014ko abenduak 23

Kim Jong-Un Ipar Koreako presidenteaz iseka egiten zuen film bat argitaratzera zihoala-eta, eraso zibernetikoa egin zioten Ameriketako Estatu Batuetako Sony etxeari. Polemika piztu zuen horrek, eta "neurriko" erantzun bat emango zuela agindu zuen Barack Obama AEBetako presidenteak. Inork ez du bere gain hartu Ipar Koreako Internet sarearen aurka eraso egin izana, baina begirada guztiak AEBetara begira daude orain.

Besteak beste, KCNA Ipar Koreako berri agentzia ofizialaren eta Rodong Langileen Alderdiko egunkariaren webguneak etenda izan ziren astelehenean, 01:00etatik 10:45era. Hego Koreako hainbat hedabidek nabarmendu dutenez, ohikoa da sarea erortzea Ipar Korean, baina ez, ordea, atari horiek guztiak batera erortzea.

"Aztertzen ari gara ea arrazoia kanpo eraso bat edo segurtasuna indartzeko barne sistemaren proba bat izan den", azaldu dute Hego Koreako Gobernuko iturriek. Ipar Koreako Gobernuak oraindik ez du erreazkiorik plazaratu. Bestalde, erasoa egin izana ukatu du Txinako Gobernuak.

Ez da lehen aldia Ipar Koreako sareari eraso egiten diotela, hala ere. Abuztuan, Human Rights Foundation gobernuz kanpoko erakundeak Ipar Koreako atari ugariren kontrako erasoaldi bat abiatu zuen, kanpoko informazioa sartzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna