Aurrekontuak

Aurrekontuak eta politika fiskala iraultzeko eskatu dute sindikatuek

Murrizketek bere horretan jarraitzen dutela eta Jaurlaritzak aldaketa sozialerako pausurik ematen ez duela salatu dute ESK eta EILASek

2014ko abenduaren 23a
13:06
Entzun

"EAJk eta PSEek onartuko dituzten aurrekontuak bidegabeak eta elkartasun gabekoak dira”, adierazi du Igor Mera ESK sindikatuko kideak gaur goizean Legebiltzarraren aurrean egindako elkarretaratzean. Haren aburuz, barne produktu gordina kontuan izanda, Eusko Jaurlaritzak Espainiako Gobernuak baino gutxiago gastatuko du hezkuntza publikoan. Horrez gain, Urkulluren gobernuak Patxi Lopezek gizarte zerbitzuetan egindako murrizketak mantenduko dituela salatu dute.

Era berean, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako politika fiskala salatu du Endika Rodriguez EILASeko kideak: “Europarekin alderatuz gero, EAEn 6.000 milioi euroko defizit fiskala dago”. Horrekin batera, Jaurlaritzak bestelako lehentasunak izan beharko lituzkeela uste du Rodriguezek: “Gizarte zerbitzuak garatzeko edo ekonomia bultzatzeko instituzioak zorpetzea ez dugu gaizki ikusten. Baina arazoa da zor publikoa Abiadura Handiko Trenaren moduko lanengatik sortzen denean”.

CCOOek ere elkarretaratzea egin du legebiltzarraren aurrean. Unai Sordo CCOO sindikatuko idazkari nagusiak Urkulluri eskatu dizkio politika fiskal “oldarkorragoa” eta babes sozialerako politika “eraginkorragoak”.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.