grezia

Hauteskunde aurreratuak ate-joka dauzkate Grezian

Bigarren ahaleginean ere Dimas presidente aukeratzea ez du lortu Samarasek. Astelehenean du "arriskua saihesteko" azken aukera.

Antonis Samaras Greziako lehen ministroa, bozketan. /
Antonis Samaras Greziako lehen ministroa, bozketan. / YANNIS KOLESIDIS/EFE

Xabin Makazaga -

2014ko abenduak 23

Stavros Dimas Greziako presidente izateko gobernuaren hautagaiak parlamentuaren bi herenen babesa behar zuen hautagai bihurtzeko. 300 diputatutik, ordea, 168k soilik babestu dute parlamentuan egindako bozketan. Lehen itzulian baino zortzi boto gehiago jaso ditu.

Hirugarren bozketa astelehenean egingo dute; horretan, 180 boto nahikoa izango ditu hautatua izateko. Oposizioaren laguntzarik gabe, baina, ezingo du babes nahikoa bildu. 155 aulki dituzte Antonis Samaras lehen ministroaren ND Demokrazia Berria kontserbadoreak eta PASOK sozialistak.

Presidenterik ez badago, berriz, hauteskunde orokorrak antolatu beharko ditu Samarasek, eta horietan Syriza ezkerreko koalizioaren aurrean galtzeko aukera handiak ditu. 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna