katalunia independentziara bidean

Babes zabala jaso du ANCren "autoinkulpazio kanpainak"

Artur Mas, Joana Ortega eta Irene Rigauren aurkako kereila tramiterako onartu izana salatu du Francesc Homs Generalitateko bozeramaileak.

Hainbat lagunek bat egin dute ANCren
Hainbat lagunek bat egin dute ANCren "autoinkulpazio kanpainarekin". / ALEJANDRO GARCIA/EFE

Berria -

2014ko abenduak 23

Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidentearen, Joana Ortega presidenteordearen eta Irene Rigau Hezkuntza kontseilariaren aurkako kereilak salatzeko, "autoinkulpazio kanpaina" jarri du martxan ANC Kataluniako Biltzar Nazionalak. Goizetik, ehunka lagun bildu dira Bartzelonan, Kataluniako Auzitegi Nagusiaren aurrean. Auzitegiak tramiterako onartu zituen kereilak atzo.

Jaume Marfany ANCko presidenteordeak adierazi duenez, azaroaren 9an "1,9 milioi lagunek desobeditu zieten" Espainiako Estatuari eta haren legeei, eta "autoinkulpazioen" bidez "burujabetza ekintza hori berretsi" egiten dute gaineratu du. Marfanyren arabera, parte hartze prozesua "demokratikoa eta baketsua" izan da; hori horrela, herritarrei "autoinkulpatzeko" eskatu die: "Gure presidenteari eraso egiten diote, gure erakundeei, eta, beraz, baita guri ere".

Protestan izan dira, besteak beste, ERCko Oriol Junqueras, Anna Simo eta Gemma Calvet; CDCko Josep Rull eta CiUko Jordi Turull.

ANCko Desobedientzia Batzordeko Andreu Portak azaldu duenez, "autoinkulpazio prozesuarekin" bat egiteko beharrezkoa da ANCren webgunean eskegi duten dokumentua betetzea, eta Kataluniako Auzitegi Nagusian edo gertuen dagoen guardiako epaitegian aurkeztea.
 

Francesc Homs gobernuko bozeramaileak ere Generalitateko hiru kideren aurkako kereila salatu du. Esan duenez, ez du ezagutzen "hautetsontziak jartzeagatik" kereilak jartzen diren "herrialde demokratikorik": "Batzuek pentsatzen badute kereilak aurkeztuta Kataluniako prozesua geldituko dutela, erabat oker daude", esan du Homsek Kataluniako Gobernuaren bileraren ondoren.


 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna