ipar irlanda

Egonkortasunari atea zabaltzeko akordioa lortu dute Ipar Irlandan

Datozen hamar urteetarako finantza plana hitzartu dute gobernua osatzen duten alderdiek. Banderei eta desfileei buruz ez dira ados jarri, eta hurrengo bileretan jorratuko dute auzia.

David Cameron eta Theresa Villiers Belfasten, hilaren 11n, Ipar Irlandako prozesua bultzatzeko bileraren ondoren. /
David Cameron eta Theresa Villiers Belfasten, hilaren 11n, Ipar Irlandako prozesua bultzatzeko bileraren ondoren. / PAUL MCERLANE/EFE

Oihan Vitoria -

2014ko abenduak 23

Londresko eta Dublingo gobernuburuek 11 aste eman dituzte elkarrizketan, eta Peter Robinson Ipar Irlandako lehen ministroak iragarri duenez, gobernua partekatzen duten alderdiak adostasunera iritsi dira. Haren arabera, bide orri bat adostu dute, eta orain alderdi bakoitzak baiezkoa eman beharko dio itun horri, barne prozesuan. Robinsonek onartu du akordio "sakonago" bat gustatuko litzaiekeela, baina aurreko bileretan lortutakoa baino "askoz gehiago" dela gaineratu du.

David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroa ere pozik agertu da, "lan egin ahal izateko akordio bat" lortu dutelako. Esan duenez, itunak erakusten du Erresuma Batua "gai" izan dela Irlanda Iparraldearen "egonkortasun ekonomikoari" atea irekiko dion neurri sorta bat eskaintzeko.

Ongizate sisteman erreformak ezartzen hastea ahalbidetuko du akordioak, besteak beste —orain arte Sinn Fein kontra agertu da—. Epe luzerako finantza plan bat ere biltzen du, baita bake prozesuari lotutako hainbat auziri konponbidea emateko ekintza markoa ere. Arlo horretan, batzorde bat sortzea onartu dute, gatazkan izandako hilketak ikertzeko. Unionistek eta errepublikanoek partekatzen duten gobernuan, ez aurrera ez atzera egon dira aspaldian 1998an sinatutako bake prozesua bururaino eramatea trabatzen duten auziak.

Banderei eta unionisten desfileei dagokienez, berriz, ez dute aurrepausorik eman. Bi auzi horien gainean hurrengo bileretan hitz egitea adostu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna