'CAN AUZIA'

Auzitegi Nazionalak agindu du Sanz eta Goñiren ondasunak ikertzeko

'Banca Civica auziari' lotuta, Espainiako Poliziari galdegin dio txostena Eloy Velasco epaileak.

Enrique Goñi eta Miguel Sanz, artxiboko irudi batean. /
Enrique Goñi eta Miguel Sanz, artxiboko irudi batean. / VILLAR LOPEZ/EFE

Berria -

2014ko abenduak 24

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak Poliziari eskatu dio iker ditzala Miguel Sanz Nafarroako lehendakari ohiaren eta Enrique Goñi Nafarroako Kutxaren zuzendari ohiaren ondasunak. Hala jaso du Diario de Navarra egunkariak.

Zehazki, "aktiboen edo diruaren transferentziak" ikertu eta txosten bat osatzeko eskatu du epaileak. Kontuz elkarteak galdegin zuen ikerketa egitea; Fiskaltzak Kontuz-en eskaera babestu du.

Velascok berak ekainean agindu zuen Banca Civica auzia ixteko. Duela hilabete, baina, Auzitegi Nazionalak auzia berriro irekitzea ebatzi zuen. Bere erabakian, Banca Civicaren fusioa —Nafarroako Kutxa (CAN), Cajasol, Caja Canarias eta Caja Burgos batu ziren— eta burtsarako irteeraren inguruko instrukzioa "amaitu gabe" dagoela azaldu zuen.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna