kolonbiako bake prozesua

FARCek libre utziko du Becerra soldadua, "bakeari beste keinu bat" egiteko

Gerrillak martxan jarri du protokoloa.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea, pasa den astean. /
Juan Manuel Santos Kolonbiako presidentea, pasa den astean. / MAURICIO DUEĐAS CASTAĐEDA / EFE

Berria -

2014ko abenduak 26

FARC-EP Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak iragarri du Carlos Becerra Ojeda soldadua aske utziko duela. Abenduaren 19an atxiki zuen, Caucan, Kolonbia hego-ekialdean. Becerra libre uzteko prozeduran parte hartuko dute Kubako eta Norvegiako behatzaileek eta Gurutze Gorriak.

FARCek ohar batean adierazi duenez, Becerra askatuta "bakeari beste keinu bat" egin nahi dio, eta "ekintza humanitariotzat" ere jo du, soldadua zauritu egin baitzen atxiki zuten unean izandako liskarretan.

Hil honetan berrekin diete Kolonbiako Gobernuak eta FARCek bake elkarrizketei; azaroan bertan behera utzi zituzten, gerrillak Ruben Dario Alzate Kolonbiako armadako jenerala eta haren bi laguntzaile atxiki ondoren.

 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna