ukraina

Nahiz eta presoak trukatu, Ukrainako negoziazioak bertan behera utzi dituzte

Kievek 222 miliziano itzuli dizkie matxinoei, eta horiek, berriz, 150 soldadu itzuli dizkiote gobernuari. Gatazka hasi zenetik egindako truke handiena izan da.

Soldadu bat, Ukraina ekialdean. /
Soldadu bat, Ukraina ekialdean. / ROMAN PILIPEY/EFE

Mikel Rodriguez -

2014ko abenduak 26

Minsken biltzekoak ziren Ukrainako Gobernuko ordezkariak eta matxinoak. Azken horiek, ordea, jakinarazi dute ez direla joango. Interfax agentziak Kieven gertuko iturriak aipatuz dio matxinoek ez dutela presoak trukatzeko konpromisoa bete.

Bi aldeek Ukrainako 150 soldadu eta 225 matxino trukatzeko akordioa egin zuten atzo; gobernuaren arabera, gaur goiza baino lehen gauzatu behar zen trukea; errusiazaleek diotenez, berriz, asteartera arteko epea dago. Denis Puxilin Donetskeko matxinoen negoziatzaileak esan duenez, "prozedura guztiak" bete dituzte gaurko bilerara joan aurretik, baina Ukrainak ez die "jaramon" egin. Negoziazioetan Errusia eta Europako Segurtasun Lankidetzako Antolakundea (ESLA) ari dira bitartekari lanetan.


 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna