'can auzia'

Barcinak espero du "beste behin ere" epaitegiek erakustea "legearen barruan" jardun dutela

"Errespetua" agertu dio epaileen lanari. Sanzen eta Goñiren ondasunak ikertzeko eskatu du Velasco epaileak.

Yolanda Barcina. /
Yolanda Barcina. / I˝igo Uriz/Argazki Press

Berria -

2014ko abenduak 26

Presidente gisa eman duen Eguberrietako azken mezua aurkezteko agerraldian, CAN auziaz mintzatu da Barcina, kazetarien galderei erantzunez. "Errespetua" adierazi dio epaileen lanari, eta espero du "beste behin ere" auzitegietan frogatzea "legearen barruan" jardun dutela. CANeko presidente ohi Miguel Sanzen eta kutxa horretako zuzendari izandako Enrique Goñiren ondasunei buruzko informazioa eskatu berri du Eloy Velasco epaileak.

Bere ondasunak ikertzeko aukeraren gainean, adierazi du ondasunak "publikoak" direla eta gardentasun legea indarrean sartzearekin sarean kontsulta daitezkeela. "Hor daude nire ondasun publikoak, eta webgunera sartzen diren nafar guztiek dakite zeintzuk diren presidente honen ondasunak".

Mezu baikorra 2015erako

Urte berria hastearekin, aurreko urteetan baino "baikorragoak" izateko "arrazoiak" ditu Nafarroak, Barcinak esan duenez. Haren arabera, "adierazle eta ikerketa ekonomiko guztiek" erakusten dute 2015ean "enplegua sortzen jarraituko" dutela. "Guztia orain arte marraztutako ildotik badoa, Nafarroa ekonomikoki gehien haziko diren Europako eskualdeetako bat izango da".

Etorkizunera begiratzearekin batera, ikuspegi "ezkorra" dutenak kritikatu ditu Barcinak. Esan duenez, erkidegoa egoera "negargarrian" dagoela erakutsi nahi dute batzuek; haren ustetan, ordea, "ongizatean eta garapen ekonomikoan liderra" da Nafarroa, eta "prest" dago bere erroei eutsiz etorkizuneko erronkei aurre egiteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna