euskal presoak

"Bazter batean", baina ozen

Sakabanaketaren kontrako "dinamika erraldoia" eratzeko deia egin du Sortuk Basauriko espetxearen aurrean. Ekitaldia ezin izan dute espetxeko atean egin, pentsatu bezala.

Elkarretaratzea Basauriko kartzelaren atarian. /
Elkarretaratzea Basauriko kartzelaren atarian. / Argazki Press

Gotzon Hermosilla -

2014ko abenduak 27

Sortuk deituta, elkarretaratzea egin dute eguerdian Basauriko (Bizkaia) espetxearen kanpoaldean, Espetxe politika kriminalari stop. Presoak etxera lelopean. Maribi Ugarteburu Sortuko kideak PPren gobernuari egotzi dio espetxe politika "gatazkaren konponbidearen aurka" erabiltzea. Horrekin batera, Sare herri mugimenduak urtarrilaren 10erako Bilbon deitu duen nazio mailako mobilizazioan parte hartzeko deia egin du. "2015ean 365 egun gehiago izango ditugu euskal presoak konponbide prozesuaren parte izan behar direla aldarrikatzeko", adierazi du.

Bihar, 12:30ean, Martutenen (Gipuzkoa) egingo dute elkarretaratzea. Hara joateko bi zutabe aterako dira, bata Donostiatik eta bestea Hernanitik, 11:30ean biak.

Atzo ere, urteko azken ostiralean, mobilizazio ugari eta askotarikoak egin ziren; presoen eskubideak bete daitezela exijitu zuten, eta horretarako kalera irten behar duten azken aldia izan dadila eskatu: elkarretaratzeak, manifestazioak, kartel jartzeak, kalejirak, baraualdiak, kandela martxak, musika eta bideoa ikuskizunak egin zituzten. Besteak beste herri hauetan: Zarautzen (182 lagun bildu ziren), Errenterian (161), Usurbilen (127), Irunen (84) Zaldibian (82), Deban (45), Getarian (36), Irurtzunen (28), Leitzan (40), Larrabetzun (67), Zeberion (26), Bakion (26), Sondikan (16) eta Zuian (45).

Ibai Peña, aske

Ibai Peña Gasteizko presoa aske utzi dute goizean, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Teruelgo espetxean zegoen:

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna