suedia

Suedian ez dituzte bozak aitzinatuko, eskuinak gobernua babestu duelako

Sozialdemokratek eta berdeek koalizioari eustea lortu dute, kontserbadoreen politikak onartzearen truke. Eskuin muturra, baztertuta.

Stefan Lofven Suediako lehen ministroa. /
Stefan Lofven Suediako lehen ministroa. / MAJA SUSLIN/EFE

Mikel Rodriguez -

2014ko abenduak 27

Akordiorik ezean, hauteskundeak martxoan ziren egitekoak Suedian, baina gobernua adostasunera iritsi da zentro-eskuineko lau alderdirekin —Aliantzaren barruan biltzen dira—, eta horri esker, hurrengo urteko aurrekontuak onartuko ditu. Parlamentuan kontuen aurka agertu ziren alderdiak; hori dela eta, hauteskundeak aurreratu beharko zituztela jakinarazi zuen Stefan Lofven lehen ministroak. Bihar amaitzen zen epea ofizialki hauteskundeak deitzeko.

"Akordio honek esan nahi du Suedia gobernagarria izan daitekeela, parlamentuan egoera zaila izan arren", esan du Lofvenek.

Egun, sozialdemokratek eta Ingurumenaren Alderdiak 138 eserleku dituzte parlamentuan; Ezkerreko Alderdiak 21 ditu, Aliantzak 141 eta Suediako Demokratek 49.
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna