euskal herria

Militarrez biluzteko gonbita

Gastu militarra salatzeko asmoz, arropa militarrez jantzitako panpina erraldoi bat zintzilikatu dute KEM talde antimilitaristako hamabi bat kidek Bilboko kuartel militarraren atarian.

Iñigo Astiz -

2014ko abenduak 27

Inuzente egunari erreferentzia eginez egin du salaketa mugimendu antimilitaristak. Ez izan inuxente, izan desobediente leloarekin, txotxongilo bat zintzilikatu dute Espainiako Gobernuak Bilbon duen Gobernu Militarrean. 722 zenbakia ipini diote, Espainian pertsonako urtean gastu militarrera bideratutako kopurua adierazteko. "Xahutze" hori salatu, eta diru kopuru hori herritarren zergetatik datorrela gogorarazi dute.

Mugimenduak salatu duenez, Espainiako aurrekontuetan gastu militarrera bideratutako kopurua hazi egin da aurten "beste behin ere"; era berean, "hezkuntza edo osasun arloak gero eta zigortuagoak" direla salatu dute.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna