mundua

Indonesian desagertu den hegazkina itsasora erori dela uste dute bilatzaileek

Indonesiatik Singapurrera zihoan Air Asia konpainiako hegazkina, eta 162 lagun zeramatzan.

Air Asiako langileak eta desagertutako hegazkinean zihoazenen senideak, informazio zain.
Air Asiako langileak eta desagertutako hegazkinean zihoazenen senideak, informazio zain. Fully Handoko / EFE

Berria -

2014ko abenduak 29

Indonesiako Bilaketa eta Erreskate Agentziako zuzendari Bambang Soelistyok adierazi duenez, litekeena da desagertutako hegazkina itsasora erori izana. Jusuf Kalla Indonesiako presidenteordeak, ordu batzuk lehenago, esan du "oso posible" dela hegazkinak istripu bat eduki izana.

Indonesiako Surabaya hiritik Singapurrera bidean irten zen atzo hegazkina, 05:20ean. Borneo irlaren ingurutik igaro zenean galdu zuten harremana harekin, 07:25 aldera -Euskal Herrian 00:25 zirenean-. Eguraldia txarra zela adierazi dute Indonesiako agintariek, eta uste dute hori izan daitekeela desagertu izanaren arrazoietako bat.

Garraio Ministerioak eta Air Asiak diote pilotuak ibilbidea aldatzeko eskatu diola kontrol dorreari, baldintza meteorologiko txarrengatik. Aireratu eta ordubetera izan da deia.

Bilaketa lanetan aritu dira Indonesiako hegazkin bat, sei itsasontzi eta hiru helikoptero. Argi faltagatik, ordea, bertan behera utzi dituzte lanak behin-behinean gauean, baina berriro ekin diote bilaketari goizean.

162 lagun zeramatzan hegazkinak: 155 bidaiari eta hegazkin konpainiako zazpi kide; Air Asiak emandako informazioaren arabera, Indonesiako 156 lagun, hiru Hego Koreako, Malaysiako bat, Singapurreko bat eta Frantziako bat.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna