euskal selekzioa 1-1 katalunia

Leihotik sartu nahi dute

Euskal selekzioak eta Kataluniak heldu den urteko Gabonetan jokatuko dute berriz, Bartzelonan. Euskadiko federazioak ekainean jokatu nahi du, kanpoan.

Euskal selekzioko jokalariak ÑOne country, One team’ (Herri bat, talde bat) lelodun pankartarekin, Kataluniaren aukako partida hasi aurretik.
Euskal selekzioko jokalariak ÑOne country, One team’ (Herri bat, talde bat) lelodun pankartarekin, Kataluniaren aukako partida hasi aurretik. Monika Del Valle / Argazki Press

Imanol Magro Eizmendi -

2014ko abenduak 30

Euskal Selekzioak eta Kataluniakoak lagunarteko partida jokatu ostean, ofizialtasunaren bidean "pauso txiki eta iraunkorrak" eman behar direla argudiatu du Jon Redondok Euskadi Irratian eginiko elkarrizketa batean. Gainera, ofizialtasunerako bidea kirol bakoitzak "bere ezaugarri eta errealitatearen" arabera egin behar duela nabarmendu du, gogoraraziz sokatira selekzioak munduko txapelketa ofizial batean parte hartzea lortu duela.

Giroak berotu du hotza San Mamesen. Euskal selekzioko eta Kataluniako milaka zalek, partida on bat ikusteko gogoarekin batera, ofizialtasunaren aldeko aldarria eraman dute zelaira. Jokalariak ere gogotsu zelairatu dira; partida hasi aurretik, pankarta bana atera dute: One country, one team euskal selekziokoek; Una nació, una selecció katalanek.

Partida hasi eta berehala egin du gola Aritz Adurizek, 3. minutuan. Lehen zatiak aurrera egin ahala, ordea, kataluniarrak baloiaren jabe egin dira eta hainbat aukera on izan dituzte banakoa egiteko. Iraizozek ongi erantzun die Kataluniaren aukerei; 40. minutuan zutoneira bota dute baloia. Lau minutu geroago egin dute gola, Sergio Garciaren bitartez. Emaitza justua atsedenaldian. Bigarren zatian ere, Kataluniak izan du baloiaren jabetza baina parekatuagoa izan da lehia. Ez da aukera garbirik izan, dena den.

Euskal selekzioan zazpi jokalari aritu dira aurrenekoz, batik bat Eibar egiten ari den denboraldi finaren eraginez. Guztira talde armagineko bost jokalarik jantzi dute aurrenekoz elastiko berdea: Mikel Arruabarrena, Eneko Boveda, Ander Capa, Daniel Garcia eta Xabier Iruretagoienak. Athleticeko Xabier Etxeitak eta Realeko Yuri Berchichek ere beren aurreneko partida izan dute euskal selekzioarekin.

Bartzelona da Kataluniako selekzioaren bizkarrezurra eta ez dira falta izan izen handiko jokalariak: besteak beste, Sergio Busquets, Gerard Pique, Jordi Alba eta Xavi. Hala ere, Sergio Garcia Espanyol taldeko jokalaria da Gerard Lopez hautatzaile kataluniarrak zelairatuko duen konbinatuko jokalaririk arriskutsuena; hark egin du katalanen gola.

Ordezkaritza politiko zabala bildu da San Mamesen. Besteak beste, partida ikusten dira Artur Mas Kataluniako presidentea, Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, eta Martin Garitano eta Jose Luis Bilbao Gipuzkoa eta Bizkaiko ahaldun nagusiak. Irudian, Mas eta Urkullu:

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna