Politika

Neguko Unibertsitatea aurkeztu du Sorturen Iratzar fundazioak

Espainiako Estatuaren krisiaz, ezkerraz eta mugimendu askatzaileez eta Euskal Bideaz arituko dira urtarrilean eta otsailean, galdera nagusi bati erantzuteko: "Eta Euskal Herrian zer?".

Floren Aoiz Iratzar fundazioko presidentea eta Amaia Izko Sortuko bozeramailea.
Floren Aoiz Iratzar fundazioko presidentea eta Amaia Izko Sortuko bozeramailea. Gorka Rubio / Argazki Press

Hodei Iruretagoiena -

2014ko abenduak 29

"Kapitalismo neoliberalaren erasoa erraldoia da eta dena aldatzen ari da", azaldu dute Sortuko bozeramaile Amaia Izkok eta Iratzar fundazioko presidente Floren Aoizek. Nazioarteko egoera nahiz bertakoa aztertzeko beharra dagoela nabarmendu dute, besteak beste, estatua eta subiranotasuna bezalako kontzeptuak "berrirakurtze" unean daudela iritzita.

Hiru gai nagusi landuko dituzte, hiru astetan banatuta: "Espainiako Estatuaren krisia" urtarrilaren 26tik 29ra, "Ezkerraren bideak" otsailaren 9tik 12ra, eta "Euskal Bidea" otsailaren 23tik 28ra. Alderdiko militanteentzako saioak ere antolatu dituzten arren, "esparru nagusia" herritar guztientzako irekia izatea nahi dute, "gure herriaren politizazioan eragiteko". Fundazioaren asmoa da urtero antolatzea Neguko Unibertsitatea.

Lehen zatia: "Espainiako Estatuaren krisia: herrien ordua?"

Urtarrila amaieran egingo dute lehen zatia:

-Urtarrilaren 26an, Iruñeko Katakraken, ordua zehazteke: "Subiranotasuna, erabakitzeko eskubidea eta haustura demokratikoa" (gazteleraz). Alba Nogueira, Carles Riera eta Karmelo Landa.

-Urtarrilaren 27an, Barakaldoko Clara Campoamor aretoan, 19:00etan: "Bigarren trantsizioa, erregimen krisia edo estatu krisia?" (gazteleraz). Alba Nogueira, Carles Riera eta Floren Aoiz.

-Urtarrilaren 28an, Hernaniko Biteri kultur etxean, 19:00etan: "Herrien ordua da?", ariketa eta mahai ingurua (gazteleraz). Alba Nogueira, Carles Riera eta Sabino Cuadra.

-Urtarrilaren 29an, Gasteizen, lekua eta ordua zehazteke: "Estatuen birmoldaketarik? Guk, Euskal Bidea!". Hasier Arraiz.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna