Ekonomia

17.000 langile berri, baldintza hoberik gabe

2015ean EAEko BPGa %1,9 haziko dela dio Confebaskek. Lan baldintzak egoera ekonomikoarekin batera hobetuko direla dio, baina betetzeko duen gaia dela.

Miguel Angel Lujua eta Eduardo Aretxaga.
Miguel Angel Lujua eta Eduardo Aretxaga. Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Lander Muñagorri Garmendia -

2014ko abenduak 29

Aurten 10.000 lanpostu berri sortuko zirela aurreikusi zuen iazko urte amaieran Confebaskek, eta hala izan dela berretsi du gaur goizean. Azaro amaieran iaz baino 10.148 pertsona gehiago zeuden Gizarte Segurantzan izen emanda. Baieztapen hori beteta, datorren urtean 17.000 lanpostu berri sortuko direla espero dutela adierazi du Migel Angel Lujua patronaleko presidenteak. Era horretan, langabezia tasa %14,5etik %13,5era igaroko litzateke. Lan esparruan zenbaki aldetik egoera hobetuko litzateke horrela, baina sortuko liratekeen lanpostu horien kalitatea ez du bermatu patronalak. “Sortu diren lanpostuen kalitatea, noski, ez dira krisia hasi aurreko berdinak. 2013koak baino hobeak dira, eta 2015ean hobeak izango dira baita ere”. Alegia, lanpostuen kalitatea ekonomiaren hazkundearekin lotu du.

Eta datorren urtea 2014a baino hobea izango dela nabarmendu du. Hain zuzen ere, EAEko ekonomia %1,9 haziko dela adierazi du Lujuak. 2007 urteaz geroztik izandako hazkunderik handiena litzateke era horretan. Berreskurapenaren bidean, enpresen barne eskaintza ere %2,5 haziko dela azaldu du patronalak, baina horien ekoizpena oraindik ez da Lujuak nahiko lukeena bezainbestekoa: “2007ko ekoizpen mailaren %80an gaude une honetan”.

Ekonomiak onbidea hartuko duela azaldu du behin eta berriro, baina bide hori indartzeko neurri ezberdinak hartu behar direla ere adierazi du patronaleko buruak. “Agintari politikoek ekonomia bideratzeko neurriak hartu behar dituzte, eta zentzu horretan kotxeak erosteko Pive plana edo etxegailuen Renove planak oso eraginkorrak izan dira. Bide horretan jarraitu behar da”. Horrez gain, enpresei ere eskaera egin die euren lantegietan berrikuntzak egin ditzaten, eta finantzaziorako dauden aukerak aprobetxatu ditzaten. Zentzu horretan, enpresa txiki eta ertainen finantzazioak %11 hazi izana albiste positibotzat hartu du. “Ekonomia indartzen joateko enpresei bidea erraztu behar zaie”, esan du.
 

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako oharrean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzekoa.

 ©LUKAS COCH / EFE

COVID-19aren kutsatzeak arakatzeko aplikazioen eraginkortasuna, kolokan

Munia El Marhoum Iruretagoiena

«Normaltasun berrira» heldu bidean, koronabirusaren zabaltzea geldiarazteko tresna gisa aurkeztu dituzte zenbait 'app'. Herrialde askotan ez dira lortu hasiera batean aurreikusitako emaitzak

Osasun langileak, atzo, PCRak egiten, Donostiako Okendo kultur etxean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna