POLITIKA

Estatus politikoa "adostasun ahalik eta zabalenarekin" aldatzeko nahia azaldu dio EAJk CDCri

Euskal Herriko, Kataluniako eta Espainiako egoera ekonomiko, politiko eta sozialaz hitz egin dute Andoni Ortuzarrek eta Josep Rullek.

Josep Rull eta Andoni Ortuzar.
Josep Rull eta Andoni Ortuzar. / Argazki Press

Berria -

2014ko abenduak 29

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidentea batzartu eta biharamunera, bilera egin dute  EAJko presidente Andoni Ortuzarrek eta Josep Rull CDCko koordinatzaileak.

Artur Mas, Irene Rigau eta Joana Ortega Kataluniako Gobernuko presidente, Hezkuntza Kontseilari eta presidenteordeari elkartasuna helarazteko eskatu dio Ortuzarrek Rulli: "Herriari hitza ematea inoiz ezin da izan norbait akusatuen aulkian esertzeko argudioa".

Ortuzarrek eta Rullek azaldu dute "Euskadiren eta Kataluniaren gatazka nazionalen irtenbidea bi gizarteek euren etorkizunaz erabakitzeko eskubidearen aitortzaren eskutik" helduko dela. EAJk planteatu nahi duen estatus politiko aldaketa azaldu dio Ortuzarrek; ildo horretatik, azaldu dio "lehen ebaluazio fase batean" dagoela Eusko Legebiltzarreko autogobernu landaldea, eta 2015ean zehar "proposamen fase berri bat" zabalduko dela.

Biek beren egin dituzte "puntuz puntu" Masek eta Urkulluk igandean eginiko hausnarketak, eta kezka azaldu dute Espainiak duen "estatu ereduaren krisi instituzionalaren" aurrean. Gainera, Madril "estrategia birzentralizatzailea" garatzen ari delakoan ere kezkatuta agertu dira, jarrera horrekin Espainiako Gobernuak "aldebakartasunez" hausten baititu "duela hiru hamarkada lortutako adostasun politikoak".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna