Albistea entzun

Ezbeharra Indonesian

AirAsiako hegazkinaren aztarnak eta hainbat gorpu aurkitu dituzte

Java itsasoan, Indonesian, aurkitu dituzte igandean desagertutako hegaldiaren hondakinak, harremanak eten ziren zonaldetik gertu.

Larrialdi zerbitzuetako langileak, ustez hegazkinaren larrialdietako arranpa eramaten. /
Larrialdi zerbitzuetako langileak, ustez hegazkinaren larrialdietako arranpa eramaten. / Badus Indahono/Efe

Adrian Garcia -

2014ko abenduak 30 02:11

Atzo zabaldu zutenez, hegazkina itsasora erori izanaren hipotesia zerabilten bilatzaileek, eta hegazkinaren arrastoak aurkitu dituzte ur gainean, Sumatra eta Bangkako irlen artean.

Indonesiako Bilaketa eta Erreskate Agentziak koordinatzen ditu bilaketa lanak, eta agentzia horren arabera, arrantzale batek topatu du hegazkinaren atea izan daitekeena, besteak beste. Radarrak azken aldiz hegazkina antzeman zuen posiziotik hamar bat kilometrora aurkitu ditu aztarnak arrantzaleak.

Indonesiako Gobernuak baieztatu du aztarna horiek galdutako hegazkinarenak direla, Air Asia konpainiaren ikurra identifikatu baitute agertutako hainbat objektutan. Hainbat gorpu ere ikusi dituzte ur gainean, eta horietako 40 erreskatatu dituzte. Itzal handi bat antzeman dute itsas hondoan, eta uste dute hegazkina izan daitekeela hori.

Bilaketa lanetan ari dira Australia, Txina, Hego Korea, Ameriketako Estatu Batu, Malaysia, Zeelanda Berri, Tailandia eta Indonesiako taldeak.

Indonesiatik Singapurrera zihoan Air Asia konpainiako hegazkina, eta 162 lagun zeramatzan. 155 bidaiari eta hegazkin konpainiako zazpi kide; Air Asiak emandako informazioaren arabera, Indonesiako 156 lagun, hiru Hego Koreako, Malaysiako bat, Singapurreko bat eta Frantziako bat. Igandean desagertu zen.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Albiste gehiago

Espainiak Kataluniako bederatzi buruzagi independentistari eman dien indultuaren kontrako manifestazio bat, ekainaren 11an, Bartzelonan. ©Quique García, EFE

Espainiako Auzitegi Gorenak baztertu egin du indultuen kontrako bide penala

Gorka Berasategi Otamendi

Eskuin Liberala alderdiak Pedro Sanchezen kontra jarri zuen kereila bertan behera utzi du epaimahaiak. Azaldu duenez, soilik bide administratibotik jo daiteke Kataluniako buruzagi independentistei zigorra eteteko erabakiaren aurka.

Pekin, behe laino batek estalia, artxiboko irudi batean. ©ROMAN PILIPEY / EFE

OMEk gomendatu du kutsatzaile nagusiei muga zorrotzagoak jartzeko

Arantxa Elizegi Egilegor Iosu Alberdi

Esan du kutsadurarekin lotutako heriotza gehienak saihestu daitezkeela neurriak betez gero

Copernicusek sareetan zabaldutako mapa. ©@CopernicusEU

Litekeena da Kanarietako sumendiak jariatzen dituen gasak Euskal Herrira heltzea asteburuan

Jone Arruabarrena

Sufre dioxido kopuru handiak isuri ditu sumendiak: eguneko 7.997-10.665 tona. Ostiralerako, gas hori Iberiar penintsulako zati handi batean barreiatuko da, baita Marokon, Tunisian, Frantzian eta Italian ere, besteak beste.

Estatu kolpearen egunetan hildakoen senideak, justizia eske, La Pazen. ©MARTIN ALIPAZ / EFE

«Kolpearen lehen biktima da Sebastian»

Romina Lema

Boliviako estatu kolpearen berri ematen ari zela, Sebastian Moro kazetaria hilik agertu zen, La Paz hiriburuan. Familiak Normando Alvarez Garcia Argentinaren enbaxadore izandakoaren aurka jo du, Morori laguntza ukatzea egotzita.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Egin BERRIAlaguna

Irizpidea duzulako. Giroan zabiltzalako.

Zuk badakizulako.

Egin BERRIAlaguna