Politika

"Euskal estatua eraikitzeko proposamena" aurkeztuko du EH Bilduk urtarrilean

"Etorkizuna erabakitzeko prozesu eratzailea" izango da. "Madrilera eta Parisera begiratu gabe" bat egitera deitu dituzte herri mugimenduak.

Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkidea.
Hasier Arraiz EH Bilduko legebiltzarkidea. Javier Etxezarreta / EFE

Hodei Iruretagoiena -

2014ko abenduak 30

Urtearen balantzea egin du EH Bilduk gaur Donostian, eta bertan eman du datorren urterako asmoen berri ere. "Erabakiak hemen" hartu behar direla nabarmendu du Hasier Arraizek: "Herritarrek hartu behar dituzte". Bide horretan, "urrats sakonak" egingo dituztela ziurtatu du, eta irekia izango dela prozesu hori. "Euskal Herriko indar askatzaile guztiak" gonbidatu ditu: herri mugimendua, mugimendu feminista, "langile klase antolatua", euskagintza, kulturgileak...

"Gure etorkizuna erabakitzeko prozesu eratzailea bilduko duen proposamena" aurkeztuko dutela esan du, "euskal estatua eraikitzeko proposamena, Euskal Herriaren independentzia lortzekoa". Euskal presoen eskubideen aldeko lanaz gain, "eredu sozioekonomikoari buelta" ematea lehentasun nagusietakoa izango dutela azaldu du. Besteak beste, zerga politika aldatuz, politika soziala sendotuz eta finantzaketa bidez enpresa txiki eta ertainak lanpostuak sortzera bultzatuz. "Egiazko industria politika behar dugu".

Urkulluren gobernua, "Madrilera begira"

Horren berri eman baino lehen, Eusko Jaurlaritzaren jarduna kritikatu du Arraizek: "Urkulluren gobernuak ez diu gizarteari begirako irtenbide bat eskaintzeko ahalmenik izan". Bakegintzan "propagandara eta kontraprogramatzera" mugatu dela salatu du, eta estatus berriaren inguruan, "Madrilera begira" ibili dela.

"Madrilera eta Parisera begiratu gabe" aritzeko deia egin die herritarrei: "Goazen askatzaileak izan behar duten kolore anitzeko indar guztiak batzera, nor bere hausnarketatik, nor bere ikuspegitik, eta hel diezaiogun gaur gure etorkizunari".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna