ekialde hurbila

Palestinak konponbiderako proposatutako ebazpena baztertu du NBEk

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluan bozkatu dute ebazpena, eta aldeko zortzi boto, kontrako bi eta bost abstentzio jaso ditu.

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren batzarra.
Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluaren batzarra. Peter Foley / EFE

Berria -

2014ko abenduak 31

Herenegun Palestinako ordezkaritzak ebazpenaren zirriborro bat aurkeztu zuen NBEn. Ebazpenak bi estatuko irtenbidearen alde egiten du. Ekialdeko Jerusalem izendatzen du Palestinako hiriburu, eta kolonizazioak gelditzeko eta preso palestinarrak askatzeko eskatzen du.

Amerikako Estatu Batuek iragarria zuten behar izanez gero beto eskubidea erabiliko zuela ebazpena onar ez zedin, baina ez du horren beharrik izan; aldeko bederatzi boto behar zituen ebazpenak, eta zortzi izan ditu. Alde bozkatu dute Jordania, Argentina, Txad, Txile, Txina, Frantzia, Luxenburgo eta Errusiak, eta kontra AEbek eta Australiak. Abstentziora jo dute Erresuma Batuak, Lituaniak, Nigeriak, Hego Koreak eta Ruandak.

Israelek Gazaren kontra abuztuan eginiko erasoaldian iragarri zuen Mahmud Abbas PAN Palestinako Aginte Nazionaleko buruak NBEra jotzeko asmoa. Hilabeteak eman dituzte negoziatzen, baina ez dira ados jarri.

Riyad Mansur Palestinak NBEn duen ordezkariak erabakia kritikatu du, eta Segurtasun Batzordeari egotzi dio dagozkion ardurak bere gain hartzeko "ezgauza" izatea. Ebazpenari uko egin ondoren eta Palestinaren egoera "jasanezinari" erantzuteko, bertako buruzagiek gaurtik aurrera aurrerantzean egin beharreko urratsak aztertuko dituztela azaldu du Mansurrek.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Informazio osagarria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna