POLITIKA

Podemosek Hego Euskal Herriko 48 herritan izango du ordezkaritza, oraingoz

Hannot Sansinenea izango da idazkari nagusia Donostian, Lander Martinez Bilbon, Oscar Fresan Iruñean eta Fernando Iglesias Gasteizen.

Donostiako Bulebarrean Donostiako Podemoseko idazkari nagusia aukeratzeko mahai bat, abenduaren 30ean.
Donostiako Bulebarrean Donostiako Podemoseko idazkari nagusia aukeratzeko mahai bat, abenduaren 30ean.

Aitziber Laskibar Lizarribar -

2015eko urtarrilak 2

Herrietako kontseilu nagusiak osatzeko eta idazkari nagusia izateko hautagaiak dira aukeratutakoak. Lander Martinez (Antolatu eta Parte Hartu ildokoa) izango da Bilboko Podemos Ahal Dugu-ko idazkari nagusia, Fernando Iglesias Gasteizkoa (Denok Elkarrekin), Hannot Sansinenea Donostiakoa (Noski Ahal Dugula), eta Oscar Fresan Iruñekoa (Eta Orain Zer? Gehiengo Sozialak).

Hiriburuetan, 539 lagunek eman dute botoa Donostian, 339k Gasteizen, eta 439k Iruñean; Bilbon, bozketa aztertzen ari da Berme Demokratikoen Batzordea.

Hiru zerrenda aurkeztu dituzte Gasteizen: Denok Elkarrekin, Denon Artean eta Erdialdeko Zirkulua. Araban, hautagaitza bana aurkeztu dituzte Amurrion eta Dulantzin ere. Bizkaian, berriz, hiru zerrenda aurkeztu dituzte Bilbon; Ahal Dugu Guztiok Gara, Antolatu eta Parte Hartu eta Bilboko Noski Ahal Dela. Hiriburuan ez ezik, herri hauetan ere aurkeztu dituzte hautagaitzak: Barakaldon, Getxon, Santurtzin, Portugaleten, Basaurin, Leioan, Ermuan, Derion, Abanton, Plentzian, Urdulizen, Mungian, Bakion, Durangon, Larrabetzun, Balmasedan, Berangon, Gorlizen, Muskizen, Sopelan eta Trapagaranen.

Donostian, bi zerrenda izan dira lehian: Noski Ahal Dugula eta Donostian ere Ahal Dugu. Eibar, Irun, Errenteria, Pasaia, Zarautz, Hernani eta Lasarte-Orian ere badira hautagaiak. Nafarroan, Tuteran, Eguesen, Barañainen, Zizur Nagusian, Huarten, Antsoainen, Mendabian, Lizarran, Altsasun, Burlatan, Noainen, Atarrabian, Corellan eta Buñuelen aurkeztu dituzte hautagaiak, Iruñekoaz gain.

86.046 parte hartzaile

Espainiako Estatuan, 6.999 hautagai aurkeztu dira 770 udalerritan, eta 86.046 lagunek eman dute botoa; udalerri horietako biztanleen herenak, gutxi gorabehera. Claro Que Podemos sektoreak —alderdiko zuzendaritzak babestutakoak— jaso du boto gehien Madrilen, Bartzelonan eta Sevillan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna