ELIZA KATOLIKOA

Frantzisko aita santua Loiolara gonbidatu du Urkulluk gutunez

Ricardo Blazquezen bidez helarazi dio gonbita. Bergoglio jesuita denez, ignaziotar bidearen urte santua aurten izango dela baliatu nahi du.

Frantzisko aita santua Erromako jesuiten elizan, iazko urtarrilean.
Frantzisko aita santua Erromako jesuiten elizan, iazko urtarrilean. Angelo Carconi / EFE

Berria -

2015eko urtarrilak 2

Inazio Loiolakoaren bideko jubileu urtearen harira egin dio gonbitea Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Frantzisko aita santuari. Ricardo Blazquez Bilboko gotzain ohia Espainiako Elizbarrutiko presidentea da egun, eta haren bidez helarazi dio gutuna.

Urkulluk dei egin dio Frantziskori Azpeitira joan dadin 2015ean zehar. Jesuita da Jorge Bergoglio aita santua, eta ordena horretako fraideekin hitz egin eta gero erabaki du hura gonbidatzea. Duela bi aste igorri zion eskutitza.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna