IMMIGRAZIOA

Mediterraneoan ehunka etorkinekin utzitako beste ontzi bat atzeman dute

Bart gauerdian iristekoa zen Italiara, 450 migratzailerekin. Bigarren kasua da hiru eguneko tartean.

Urtezahar gauean hogei lagunetik gora heldu ziren Europako Batasunera Granadatik.
Urtezahar gauean hogei lagunetik gora heldu ziren Europako Batasunera Granadatik. Pedro Freixas / EFE

Xabin Makazaga -

2015eko urtarrilak 2

Bi taldeak 200 eta 500 lagunek osatutakoak ziren, eta ez dute lortu Melillara igarotzea. Asteon hainbat aldiz ahalegindu dira Afrikatik Europako Batasunera heltzen, eta abenduaren 30ean eta 31n 150 bat lagunek lortu zuten hesia gainditzea.

Melillakoa ez da Europako Batasunerako sarrera bakarra. Ontzi batean Italiara bidean zihoazen 450 bat immigrante, baina itsasoan zeudela, ontzitik ihes egin du tripulazioak. Nora ezean geratu dira ontzian zihoazenak, eta Italiako Kostaldeko Poliziak hartu du ontziaren gidaritza. Helikoptero bidez heldu dira sei polizia itsasontzira, hura kostalderaino eramateko.

Leucako lurmuturretik 70 bat kilometrora zegoen itsasontzia Italiako armadako hegazkin batetik ikusi dutenean. Turkiako portu batetik abiatu dute bidaia. Herenegun, 796 lagun heldu ziren beste itsasontzi batean Italia hegoaldeko kostaldera.
 

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna
Xabin Makazaga

Informazio osagarria