EUSKAL PRESOAK

Presoen eskubideen aldeko mobilizazioarekin bat egin dute ELAk eta LABek

Presoen sakabanaketa "giza drama" eta "aberrazio juridikoa" dela eta helburu politikoa duela nabarmendu dute Adolfo Muñozek eta Ainhoa Etxaidek.

Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide, iragan abenduan, Confebasken egoitzaren aurrean eginiko protesta batean.
Adolfo Muñoz eta Ainhoa Etxaide, iragan abenduan, Confebasken egoitzaren aurrean eginiko protesta batean. Luis Jauregialtzo / Argazki Press

Berria -

2015eko urtarrilak 4

ELAko idazkari nagusi Adolfo Muñoz Txiki-k eta LABeko Ainhoa Etxaidek dei egin diete bi sindikatuetako militanteei eta oro har euskal gizarteari datorren larunbatean Sare plataformak antolatutako mobilizaziora joan daitezen. BERRIAn argitaratu dute Larunbatean, Bilbora iritzi artikulua.

ELAk eta LABek uste dute "ordua" dela 2000ean PPk eta PSOEk sinatutako Paktu Antiterrorista indargabetzeko: "Espainiako instituzio nagusiak diziplinatu dituen akordioa da, botereetatik —legegilea, betearazlea eta judiziala— hasi, eta komunikabide gehienetaraino, eliza katolikoaren hierarkiatik pasatuz, Estatuko bi sindikatu nagusietaraino". Ordua da, halaber, "Espainiako eta Frantziako gobernuek euskal preso politikoei ezartzen dieten espetxe politika aldatzeko", adierazi dute.

Euskal presoen eskubideen defentsan "mobilizazio sozial demokratikoa" ezinbestekotzat jo dute: "Oraindik aldarri hori bere egin ez dutenen kontzientzia politikoa irabazten joateko beste modu bat da".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna