Rene Vautier zinemagilea hil da

180 film egin zituen, gehienak debekatuak, desagertuak izan ziren. Agian, bere lanik ezagunena Avoir 20 ans dans les Aurès da (1972), Cannesko kritikaren saria irabazi zuelako.

Rene Vautier zuzendaria, Bilbon, artxiboko irudian.
Rene Vautier zuzendaria, Bilbon, artxiboko irudian. Monika del Valle / Argazki Press

Berria -

2015eko urtarrilak 5

Zinemagile bretainiarra atzo hil zen 86 urterekin. Camaret sur Mer-en, Bretainian,1928an jaioa, erresistentziaren mito bilakatu zen belaunaldi gazteenentzat.

14 urte zituen II. Mundu Gerrak harrapatu eta erresistentziarekin bat egin zuenean. Guda amaituta ere, ordea, borrokan jarraitu zuen. Besteak beste, Frantziaren kolonialismoa salatu zuen Afrique 50 (Afrika 50) filmean. Hura izan zen, Vautierren beraren hitzetan, «lehen film antikolonialista frantsesa». Izan ere, eta berak esan ohi zuen modura irudiak ziren bere arma.

Zinemagile gisa egindako bidea, hala ere, askoz ere luzeagoa da. Orotara 180 filme egin zituen. Horien artean asko debekatuak iza ziren. Aipagarrienen artean, berriz, Aljeriako gerlaz egindakoa Avoir 20 ans dans les Aurès (Aures eskualdean 20 urte izatea), edota langileen borroka sozialei buruzkoa, 1951n, Un homme est mort (Gizon bat hil da).

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna