Gizartea

Lurzaindia, lurra laborantzako tresna izan dadin

Espekulazioaren kontrako talde gisa hartu zuen Lurzaindiak GFAMren segida. Lur eremuen prezioak zuzenak izan daitezen Safer egiturari dei egin, eta behar denean lurrak erosten ditu, lekuko laborariei alokairuan uzteko. Bideoa: Ipar Euskal Herriko Hitza

Berria -

2015eko urtarrilak 6

2013 hastapenean sortu zen Lurzaindia, eta bi urteko ibilbidean bederatzi aldiz dei egin dio Safer erakunde publikoari (zeinek bere esku duen lurren prezioa zuzena izan dadin ziurtatzea, eta beharrez erostea ere). Zazpi aldiz dei egin dio prezioa goregi zelakoan estimazio berri bat egitea galdetuz, eta hiru aldiz prezioa aldatu gabe lurrak erostea galdetuz. Prezioa apaldu izan denetatik bietan (behin etxea ere salgai zelarik) lur eremua salmentatik kendua izan da. Tresna horren bidez, etxalde eta laborantzako lurren prezioa apaldu ahal izan da usu.

Beste kasu batzuetan, hala nola Lakarrin Marie-Claire Leurgorriren etxaldean, lur batzuk laborantzarako izan daitezen ziurtatu da. Leurgorrik alokatzen zituen 8,5 hektarea salgai izan zirelarik, saltzaileetarik batzuek (familiako senide batzuek) etxe bati lotu nahi zituzten lur batzuk, etxearen salmentatik diru gehiago irabazteko. Lurzaindiak negoziaturik eta jabeekin adosturik, bere esku gelditu dira lurrak, eta Leurgorrik alokairu baten truk erabiltzen ahalko ditu bere lanean.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna