EKONOMIA

"Aberats" izatera deitu ditu gazteak Frantziako Ekonomia ministroak

Emmanuel Macronek uste du "dirudunak izan nahi duten gazteak" behar dituela Frantziak.

Emmanuel Macron, erdian, Eliseora bidean.
Emmanuel Macron, erdian, Eliseora bidean. Yoan Valat / EFE

Berria -

2015eko urtarrilak 7

Kanpo testuinguruaren eta Frantziako Gobernuaren erreformen eraginez, 2015. urtea "inflexio puntua" izango dela uste du Emmanuel Macron Frantziako Ekonomia ministroak.

Les Echos-en argitaratutako elkarrizketa batean, Macronek adierazi du "Interneteko ekonomia superizarren ekonomia" dela, eta erantsi: "Nahiago dut talentua duten eta arriskuak hartzen dituzten pertsonek soldata onak izatea, zimeltzen den errentadunen ekonomia bat edukitzea baino". Adierazpenok zapalarta sortu dute PSren ildo ezkertiarrenetan.

Besteak beste saltokiak urtean hamabi igandetan zabaltzea aurreikusten duen lege erreforma prestatu du Macronek, eta horregatik ere kritikak izan ditu alderdi barruan: "Kontua ez da zenbat igandek izan behar duten lanegun". Bestalde, Greziak eurogunean jarraitu behar duela uste du, "hurrengo gobernua edozein dela ere". Horren harira, Europako Banku Zentralari eskatu dio har ditzala hazkundea sustatzeko neurri "ez soilik ekonomikoak, baita politikoak ere", "populismoak" zabaltzea saihesteko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna