Jaurlaritza ez da joango etzidamuko mobilizaziora

 

Berria -

2015eko urtarrilak 7

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak espero du Bilbon larunbatean egitekoak diren mobilizazioa "inork oztopatu gabe" egin ahal izatea, gogoan izanik iaz Auzitegi Nazionalak debekatu zuela Tantaz Tanta taldeak deitutakoa.

Radio Euskadin eginiko elkarrizketan, Erkorekak esan du Jaurlaritza ez dela mobilizazioan izango: "Inoiz ez da gisa honetako manifestazio batean egon". Hala ere, erantsi du gizarteak "eskubide osoa" duela manifestazioa oztoporik gabe egin dadin.

Erkorekak esan du ados dagoela mobilizazioaren aldarri ugarirekin, horiek besteak beste presoak Euskal Herriratzea eta espetxe politika malgutzea badira. Amnistia aldarrikatzen bada, ordea, Erkorekak uste du ez duela inolako "bideragarritasun praktikorik".

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna