Albistea entzun

hilberria

Juan Garmendia Larrañaga etnografo eta historialaria hil da

Eusko Ikaskuntzako ohorezko bazkide zen, eta ohorezko euskaltzain. 88 urte zituen.

Garmendia Larrañaga, iaz, Ondare saria jaso zuenean. /
Garmendia Larrañaga, iaz, Ondare saria jaso zuenean. / Gari Garaialde/Argazki Press

Berria -

2015eko urtarrilak 8 07:53

Tolosan (Gipuzkoa) jaio zen Garmendia Larrañaga, 1926. urtean, eta gaur jakin da haren heriotzaren berri. "Bizitzan, ezertan ez naiz izan ortodoxoa", esan zuen BERRIAk 2005ean Igandea gehigarrian egin zion elkarrizketan. Ibilbide oparoa izan da harena, lan handia egin baitzuen Euskal Herriko etnografia eta historia biltzen. Egindako lan guztietan ekarpenik handiena bere doktore tesia izan dela zioen Garmendiak berak: Hiztegi Etnografikoa. 2003an eman zuen argitara, Xabier Mendiguren Bereziarturekin elkarlanean.

Letra eta merkataritzako ikasketak egin zituen, eta Julio Caro Barojak animatuta egin zen antropologian doktore. "Etxera etortzen zen askotan, eta hark animatuta egin nuen tesia: 'Egina daukazu', esan zidan lexikoari buruzko lanari buruz". Eusko Ikaskuntzan hainbat ardura izan ondoren, 1996an erakunde horretako ohorezko bazkide izendatu zuten. Euskal Idazleen Elkarteko ohorezko batzordekide ere bazen. 1998an, Tolosako Udalak seme kutun izendatu zuen, eta 2011n Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ondare saria jaso zuen.

XIX. eta XX. mendeko langintza, usadio eta lexikoari buruz 6.000tik gora orrialde idatzi zituen (60 lan monografiko eta 400 artikulu inguru). Besteak beste, udako eta neguko festak, inauteriak, baserriak, eskulangintza, jokoak, mitoak, legendak, burdinolak, araoak eta sendabelarrak aztertu zituen. Lan handia egin zuen Euskal Herriko eta, bereziki, Gipuzkoako eta Tolosa eta inguruko historia hurbila biltzen. "Lehen, Aste Santuan karakolak jaten ziren Tolosan. Orain, ni eta karakolak bakarrik gelditzen gara egun horietan", esan zuen 2009an Eusko Ikaskuntzak bere lan argitaragabe batzuk argitaratu zituenean.

Historiak hizki larriz jaso ez dituen istorio txikiak bilatu eta jaso zituen bere idatzietan. Garai aldaketa baten lekuko zela zioen; urteek eta bizi-esperientziek eman zioten eskarmentuarekin, ironiatik ere bazuten bere adinari buruz egiten zituen komentarioek: "80 urtekoak gazteak iruditzen zaizkit!". Urteak igaro arren ondoen gorde den usadioa inauteria dela zioen. Beste ohitura asko, aldiz, galbidean direla aitortzen zuen. "Progresoaren gurpilak gauza on batzuk azpian harrapatu eta txikitu egin baititu".

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Billy Bragg kantari ingelesa, 2018an, Londresen egindako kontzertu batean. ©FACUNDO ARRIZABALAGA / EFE / EPA

Pandemiak musikaturiko lana

Ainize Madariaga

'The Million Things That Never Happened' disko berria kaleratu du Billy Bragg kantari ingelesak

Jorge Diaz, Antonio Mercero eta Agustin Martinez idazleak, aurtengo Planeta sariaren irabazleak. ©QUIQUE GARCIA / EFE
Laugarren kanporaketa, atzo, Mungiako Olalde aretoan. ©BERTSOZALE ELKARTEA

Oihana Bartra Arenas nagusitu da laugarren kanporaketan, Mungian

Berria

479 puntu eskuratu ditu bertsolari bilbotarrak. Paule Ixiar Loizagak egin du bigarren. Elorrion eta Getxon izango dira hurrengo kanporaketak

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.